Mendi Erronka 2024

  • Erronka: Urte beteko tartean, jarraian emandako zerrendako Euskal Herriko zein Pirinioeoetako mendi kopuru bat igo beharko da gutxienez.
  • 0-10 urte arteko haurrek: gutxienez 3 herrialdetako 5 mendi.*
    • Hauen kasuan, guk aurkeztutako zerrendatik kanpoko Euskal Herriko “buzoidun” beste edozein mendik ere balioko du.
  • 10-18 urte artekoek: gutxienez 3 herrialdetako 5 mendi.
  • 18 urtetik gorakoek:  gutxienez 5 herrialdetako 10 mendi.
  • Helburua: Lehiaketaz harago, mendizaletasuna bultzatzea eta bide batez
    Euskal Herriko eta Pirinioetako mendi desbedinak ezagutzea.
  • Nork hartu dezake parte: Bazkide zein bazkide ez diren adin tarte guztietako
    mendizaleek
    har lezakete parte.
  • Izen ematea: www.zaldaimenditaldea.org web gunean Mendi Erronkako atalean jarriko dugun galdetegian eman beharko da izena.
  • Nola parte hartu: Mendiak igo ahala argazkiak #ZaldaiMendiErronka24 traolarekin
    sare sozialetan elkarbanatuko ditugu eta behin erronka bukatuta e-mail bat bidaliko dugu
    zaldai@hotmail.com helbidera erronkan parte hartu dutenen izen abizenak, herria eta
    telefono bat gehituta mendien argazki guztiekin batera.
  • Sari Banaketa: Erronka bukatzea lortzen duten guztiek sari bat jasoko dute 2024ko
    urtarrilean ospatuko den VIII. Mendi Astearen barruan.

 

Mendien zerrenda

Izen emateak

Mendi erronkan izena emateko beheko inprimakia bete behar da